- Josean Larrea legazpiarrak 1985eko Kilometroak jaiari buruzko dokumentala jarri du ikusgai bere Youtube kanalean. 1985eko Kilometroak Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko ikastolek antolatu zuten. Legazpiko Hots herri komunikazio proiektuko Hotsikuz zinema taldeak jaso zituen egun hartako irudiak. Egileak Iñaki Zelaia, Mikel Untzilla eta Josean Larrea izan ziren.