- Espazio publikoetan eta bi metroko distantzia mantendu ezin den momentu eta lekuetan beharrezkoa da maskarak jarrita egotea. Beasaingo Udalak larunbatean jarri zuen ekimena martxan, eta herritarrei maskarak doan banatu zizkien. Beste hainbat herritan ere egin bada ere halakorik, denetan adineko pertsonei egin zaie banaketa eta ez herritar guztiei.

Hori kontuan izanda, larunbatean herritar ugarik hartu zituen egokitzen zitzaion maskara, baina batzuk ez zirenez azaldu, Udalak berriz ere aukera emango du gaur hori egiteko. Hala, goizeko 10.00-etatik 12.00etara Igunean jarritako mahaietan banatuko dira maskarak, eta gogorarazi dute "etxebizi-tza bakoitzetik nahikoa izango dela pertsona bat joatea maskarak jaso-tzera". Azken finean, ekidin egin nahi da jende pilaketak sortzea maskarak jasotzerako orduan, eta distantziak mantentzea.

Bost gune prestatu eta bertan banatu zituzten maskarak: Ezkierdi frontoian, Udaletxeko sarrera nagusiko aterpean, Erauskin plazan, J.M. Barandiaran parkean, eta Loinazpe ikastetxean. Gune bakoi-tza prestatuta zegoen inguruetako kaleetan bizi diren bizilagunei emateko maskarak, herriko gune batetik beste batera joatea ekidinez eta segurtasun material hau jaso-tzea erraztuz.

Banaketa egiten ibili zirenak boluntarioak izan ziren; ekimena martxan jarri bezain laster Beasaingo Udaleko ordezkariak herriko elkarte eta eragileengana jo zuen banaketa egiteko laguntza eskez, eta kasu honetan ere boluntarioek parte hartzea erabaki zuten.

Banaketa larunbatean eta gaur egingo da, baina Udalak gogorarazi du orain maskara hori jantzi egin behar dela. 300 garbialdi jasaten dituzten maskara higienikoak dira emandakoak.