- Normaltasunera begira pausoak ematen hasiak dira Sasieta Mankomunitatetik, eta bihar goizetik aurrera, ekainaren 1, Goierriko hiru herritan pixoihalen atez ateko bilketari ekingo zaio, hain zuzen ere, Itsasondon, Seguran eta Zaldibian.

Pixoihalak kuboarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxian atera behar direla gogorarazi dute bertatik, eta gaineratiko hondakinak, berriz, dagokion kubo barruan atera behar direla ere nabarmendu dute.

Gainera, jakinarazi dutenez, datorren ostegunean, ekainak 4, herrigunean COVID-19a dela eta pixoihalentzako jarri ziren edukiontzi bereziak erretiratuko dira.

Maskarak eta eskularruak ez dira kubo horian sartu behar, baizik eta kubo grisean, errefusari dagokionean.