- Gainzuri ikastetxeak Gainzuri eguna ospatuko du gaur. Haurrek ezingo dute elkarrekin ospatu eta ikastetxea itxita egongo da, baina eraikina marrazkiekin, esaldiekin eta zapiekin apaindu dute. Gainera, Trikuk, Gainzuriko maskotak, kalejira egingo du. Autoan joango da, musika jarrita. Kalejira 11.00etan hasiko da Matxinportan. Haurrei ikastetxeko kamiseta janzteko eta balkoiak apain-tzeko eskatu diete.