- Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera herriko hainbat komun publiko zabalduko dituzte, jendeak erabili ditzan. Hain zuzen, goizeko 10.00etatik 12.30era eta 17.00etatik 20.00etara egongo dira erabilgarri, astelehenetik ostiralera. Honakoak izango dira herritarrek erabili ahalko dituztenak: Plaza nagusiko komuna, Barrena parkeko komuna, Eskarabillako komun automatikoa eta Altamirako komun automatikoa. “Ordutegi horretan pertsona bat arduratuko da komunak ireki eta itxi eta garbitzeaz”, zehaztu dute, gaineratuz, higiene neurriak betetzea beharrezkoa dela eta arduraz jokatzeko.