- Ostiral gaueko irudiek nabarmeneko oihartzuna izan dute, ekintzaren tamainakoa. Hala ere, Beasaingo festak hori baino gehiago dira zorionez eta herritarrek aukera izan dute bigarren fasea hasita elkarrekin bazkaltzeko eta kuadrilla eguna ospatzeko.

Atzo goizean irudia oso desberdina zen ohiko festekin alderatuz, eta asko izan ez baziren ere, beasaindar kuadrilla batzuk kalera atera ziren haien lagunekin egun handia ospa-tzera. Ohiko blusak eta alkandora koloretsuak jantzi zituzten herriko tabernetan banatuta, eta irudi hori arratsaldean jende gehiago batu zen. Hala ere, Ertzaintzaren presen-tzia nabarmena izan zen eta baita Udaltzainena ere.

Duela hilabete baino gehiago Beasaingo Udalak azaldu zuen festak bere horretan bertan behera gelditzen zirela, ezin zelako jende pilaketarik ez egotea.

Festetako beste ekintza bat izaten da agintarien soka dantza, eta aurtengoan bertan behera gelditu da, bai, behintzat, presentzialki. Izan ere, Aurtzaka dantza taldeak proposatuta, beasaindar askok egin zuten bat deialdiarekin eta soka dantza birtualean parte hartu zuten. Hemendik gutxira plazaratuko da ikus-entzunezko moduan. Izan ere, Aurtzakako arduradunei bidali dietenek haien bideoa dantzatzen, eta Goierri Telebistak dron bidez hartu zituen irudiak elkartu ostean kaleratuko dute 2020ko Beasaingo Loinatz jaietako soka dan-tza birtuala, etxetik ere festak ospatu daitezkeela erakutsiz.