- Urretxuko Udalak Gernikako Arbola plazako eta lizeoko igogailuak ireki zituen atzo. Igogailuak 8.00etatik 20.00etara egongo dira martxan, asteko egun guztietan. Egunero, ireki aurretik, desinfektatu egingo dituzte. Gainera, 8.00etatik 20.00etara bi orduan behin desinfektatuko dituzte. Erabiltzaileak, etxe berean bizi ez badira, banaka edo maskararekin sartu behar dira.