- Urretxuko Udalak Irimo mendiko biodibertsitatea areago-tzeko plana aurkeztu zuen otsailaren 17an. Institutu azpiko zelaian 2.600 zuhaitz landatu dituzte, guztiak bertako espezietakoak. Atzo, berriz, igerileku ondoko pinudia botatzen hasi ziren. Adarrak txikitu egingo dituzte eta ongarri bezala erabiliko dira. Gainera, garbiketak egingo dituzte datorren neguan hostozabalak landatu ahal izateko.