- Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko webgunean (zelaiarizti.eus) hainbat ekintza eskaintzen ari dira konfinamendu egun hauetarako. Igo dituzten azken bideoak Lur Usabiagaren gaileta tailerra eta Oihane Vicenteren dantza tailerra dira. Bi tailer hauek familientzat dira. Kultur etxeko webgunean Maite Frankoren ipuin kontaketa saioak ere badaude.