- Salomon taldeak proba berezia antolatu du gaurko. Parte hartzaileen artean Aritz Egea eta Ainhoa Sanz urretxuarrak egongo dira. Etxe ondoan, aire librean, 5 kilometroko lasterketa egingo dute, taldeko beste lau korrikalarirekin batera eta Virace aplikazioa lagun dutela. Hiru irteera ordu izango dituzte aukeran. Lasterketa amaitutakoan, sailkapena jakinaraziko da. Sariak ere egongo dira.