- Zumarragako Udalak kultur etxea itxi behar izan zuen martxoaren erdialdean eta, beraz, bertako ikastaroak bertan behera gelditu ziren. Arte ederretako eskolak bideo batzuk prestatu ditu, etxean egiteko ariketekin. Astero bideo bat jarriko dute zelaiarizti.eus webgunean: kuadrikulazioa (helduak), errotulagailuekin jolasten (haurrak), gris eskala (helduak) eta konstrukzio jolasa (haurrak).