- Koronabirusak eragindako itxialdian, haurrak eta gaztetxoak ere sekulako ahalegina egiten ari dira. Hori dela eta, Gainzuri ikastetxeak eskatuta, futbol munduko aurpegi ezagun ugarik animo mezuak bidali dizkiete Urretxuko eta Zumarragako umeei. Garai gogorrak bizi ditugun arren, denon artean lortuko dugula gogorazi diete bi herrietako haurrei.

Bideoan, Asier Garitano Alaveseko entrenatzaileak, Dani Garcia Athleticeko jokalariak, Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak, Marina Agoues Eibarreko jokalariak, Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, Asier Illarramendi Realeko jokalariak, Garazi Murua Athleticeko jokalariak, Anaitz Arbilla Eibarreko jokalariak eta Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak parte hartu dute.