- Asteazkenero egokitutako azoka egiten da, eta herritarrak Beti Alai frontoi barruko postuetara joaten badira ere, geroz eta gehiagok egiten dute eskaria telefonoz eta ondoren enkargua jaso. Orain arte azokak iraun bitartean eskaintzen zen zerbitzua, baina ordutegia zabaltzea erabaki dute eta hemendik aurrera, asteazkenetan 17.00etatik 19.00etara ere jaso ahalko dira erosketak, D’elikatuzen.