- Goierriko dantza taldeek deialdi bateratua egin dute, Apirilaren 29an dantzaren nazioarteko eguna dela eta. Hala, igande honetan, hilak 26, balkoiak dantzan jarriko dituzte. "Dotoretu alpargata, albarka, txapel eta zapiekin balkoiak, jantzi baserritarrez edo taldeko kamisetarekin eta atera zure argazkia horizontalean", zehaztu dute. Dantza talde bakoitzak bere herriko argazkiak apirilaren 27rako, astelehena, jasoko dituzte eta guztien artean bilduma ederra osatzeko asmoa dute. Bestalde, bideoak dantzaren nazioarteko egunean argitaratuko direla jakinarazi dute, jendeari deialdia luzatuz.