- Zaldibiako Posta Bulegotik jakinarazi dutenez, bulegoaren ordutegian aldaketak egin dituzte COVID-19 birusak eragindako pandemia dela eta. Orain arte egunero jendaurreko arreta ematen zen, baina dagoeneko aldaketak egin dituzte eta egunero ordez, bi egunean behin emango da zerbitzu hau. Ohiko ordutegia mantenduko da, 9.30-etik 10.30era. Gaur eta ostegunean eskainiko da zerbitzu hori.