- 19 Legorretarrek osatutako talde batek herritarrentzako maskarak egin dituzte egunotan. 19 kidek ehun maskara egin dituzte, nork bere etxean. Herriko dendari, zaintzaile eta boluntarioen artean banatu dira maskara batzuk, baina eskaintza zabalik dagoela jakinarazi dute beharra duten herritarrentzat. Horregatik, beharra duenak farmazian eska dezake materiala.