- COVID-19a dela eta, aurten ez da Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxa egingo. Horra hor antolatzaileek kaleratutako oharra: “Konfinamendu egoera ezarri zenetik, garbi izan dugu aurtengoan ezingo zela ohiko datan egin. Lehen asmoa eguna atzeratu eta udazkenean egitea izan zen, baina hausnarketa luze eta sakonago baten ondoren, 2020. urteko edizioa behin betiko bertan behera uztea erabaki dugu”.