- Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak abian jarri zuen orain hilabete gutxi kontaketa lehiaketa. 26. edizioa, baina, ez da egingo azkenean eta bertan behera uztea erabaki du antolakuntzak.

Izatez, lanak apirilaren 20rako entregatu behar ziren; gaia librea izan behar zuten eta gutxienez 5 eta gehienez 10 orrikoak izan beharko ziren. Hizkuntza irizpideei dagokionez, euskeraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ohi dira lanak.

Hala ere, antolakuntzatik jakinarazi dute lanean jarraituko dutela eta datorren urtera begira berriz ere kontaketa martxan jartzeko asmoa dutela.