- Zaldibian urtero Saturdi ermitaren bueltan elkartzen dira herritarrak eta inguruko herrietako kideak, giro ederrean, Saturdiko Festa ospatzera. Zaldibiako Udalak jakinarazi duenez, ordea, aurtengoa bertan behera utzi behar izan dute ez-ohiko egoera honen ondorioz. Data berririk aurreratzerik ez dute oraindik, eta azaldu dutenez ez dakite ea aurrerago egin ahalko den edo aurtengoa ez den ospatuko.