- Ordiziako Azokan, guztira, hamar ekoizleen produktuak saltzen dira Beti Alai frontoi barruan. Ezarritako segurtasun protokoloak azaltzen du 65 urte baino gehiago duten ekoizleek ezingo dutela bertaratu, baina orain beste aukera bat eskaini nahi die Ordiziako Udalak ohiko asteazkenetako azokan parte hartzen duten ekoizle horiei.

Hain zuzen ere, beste hamar ekoizle prest agertu dira salmenta bide berri hauek erabiltzeko. Maria Jesus Oria (Itsaso) 615 007 116, Aldaba-Zahar Elkartea (Tolosa) 619 381 555, Axun Etxeberria (Gaztelu) 619 487 916, Azanza Mindegiak (Zaldibia) 680 604 228 / 659 462 589, Edurne Jauregi (Baliarrain) 648 840 758, Anttoni Murgiondo (Gabiria) 943 161 137, Maite Iturbe ( Legazpi) 627 590 170, Xoxote Gaztak (Azpeitia) 628 283 258, Itziar Etxeberria (Ordizia) 627 935 563 eta Lurdes Zurutuza (Ataun) 628 217 286.

Erosketak telefonoz edo Whatsapp bidez egin beharko dira, baserritarrekin zuzenean harremanetan jarriz. Norberak nahi dituen produktuen zerrenda helarazi beharko dio baserritarrari, eta asteazken goizerako erosketa horiek Beti Alai frontoi txikian egongo dira eta bertan jaso behar dira, goizeko 9.00-etatik 12.00etara bitartean. Ordainketak telefonoz adostu beharko dira saltzaile bakoitzarekin.

Gainera, orain arteko hamar ekoizleei, datorren astean, hilaren 8an, beste ekoizle bat gehituko zaie: Idiazabalgo Goiburu Gaztak. Artzai gazta ekoizten dute, eta produktu hori ere egongo da salgai asteazkenean.