lazkaotarraren urtemuga. Larunbat honetan, hilak 15, Romana Mugica Urretabizkaia lazkaotarrak 100 urte bete ditu familiartean. Seme-alabez eta bilobez inguratuta ospatu zuen mendea lazkaotarrak. Halako-etan egiten den moduan, Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkateak, bisita egin zion urtemugaren egunean eta lazkaotar guztien partez zoriondu zuen, lore sorta eta plaka bat emanez. Argazkia: N.G.