kalteak. Azken aldian Lazkaon agertu diren pintaketak direla eta, Udalak salatu egin nahi izan du jarduera hau. Kepa Zubiarrain alkateak agertu duenez, "herritar guztien hiri-ondarea kaltetzeaz gain, kale eta altzarien garbitzeari ere kalte egiten diete honelako ekintzek". Pintaketa batzuk Jose Lasa parkerako sarbideetako batean agertu dira, baina ez dira herrian dauden bakarrak. Argazkia: N.G.