Zortzi urte eta urritasun funtzionala du Iakes Lopezek. Hori, baina, ez da muga izan haren familiarentzat, eta urtebetean hainbat lasterketetan parte hartzeko aukera izan dute, boluntario eta lagunekin batera. "Hektor Llanosek Uxue Chasco neskatoa atera zuela ikusi genuen Gasteizko triatloia ikustera joan ginenean. Emaztearekin hitz egiten, pentsatu genuen guk ere zerbait egin beharra geneukala, Iakesek asko gozatzen duelako, eta burura etorri zitzaigun gauza izan zen: "Zerk ematen digu indarra?". Erantzuna, berriz, erraza zen: semearen irribarreak".

Ez dakite ziur nondik, nolakoa eta nolatan duen semeak desgaitasuna; baina bai adimen paralisia duela. "Ni hemen nago berari laguntzeko, bere gorputzaren preso da Iakes. Ahal dudan guztia egingo dugu berak ere ahal dudan guztian parte hartu ahal izateko eta bizitzaz gozatzeko", gehitu du aitak.

Gauzak horrela, Gabonetako laneko bazkarian, Orkli enpresako lankideekin zegoen Lopez, eta bertan esan zien lasterketan ateratzeko asmoa zeukala haren semearekin. "Batek esan zidan bera aterako zela Jakes zeraman aulkiari bultza egiten", xehetu du. Azkenean, bost izan ziren Idiazabalgo Herri Krosean atera zirenak, txandaka. Espero ez zuen erreakzioa sortu zuen ekintza horrek: "Batzuek ez zuten Jakes ezagutzen, baino konturatu nintzen barrera bat segituan apurtu zela. Normalean jendeak, kalean barrena ikusi izan gaituztenean, urrutiagotik begiratu izan gaituzte, ingura-tzeko beldurrez edo. Lasterketa horri esker, baina, halako mugak apurtu zirela ikusten nuen eta horrek asko harritu ninduen".

lankidetza Beste hainbat herritan ere egiten den ekimena da hau, hala nola, Sevillan. Idiazabalgo esperien-tzia kontuan hartuta, beste familia batzuengana ere zabaldu nahi izan dute egitasmoa. Hala, Ordizian egiten den Josetxo Imaz lasterketan ateratzeko asmoari bueltaka zeudela, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin ere harremanetan jarri ziren eta zuzenean beste familia ba-tzuekin kontaktuan jartzen hasi ziren. Ia 40 familiak parte hartu zuten bertan, arrakasta handia lortuz. Kontuan izan behar da Orkli kooperatibaren laguntzaz, haurrak eramateko hamalau aulki berezi erosi zituztela, eta edonoren esku jarri, Federazioan utzita. Guztiek aulkiak erabiltzeko aukera izatea nahi dute, ez norberak etxean edukitzea "hautsa hartzen".

"Aulki egokituekin probak egiteko Decathloneko aparkalekuan geldi-tzen ginen. Gurasoek ikusi zutenean haien haurrekin korrika egiteko aukera ahalbidetzen zuela egitasmoak eta, umeen sentsazioak ikusi ostean minutu batean engantxatuta zeuden".

Ordutik lasterketa inklusibo ba-tzuetan parte hartu dute, tartean, Donostiako maratoian. Lopezek berak ere ez zuen inoiz halako distantzia luzerik egin, baina helburua buruan jarrita ez zuen utziko ezerk haren nahia lortzeko oztoporik jar-tzea. "Jendea konturatzen ari da, edo ikusita edo entzunda, ume horiek oso ondo pasatzen dutela eta gehienentzako izango dela aukera bakarrenetakoa taldean kirola egiteko. Inklusibitatea bai kirolean, besteekin batera kirola egiteko", zehaztu du gurasoak. Horregatik, elkartean urritasun funtzionala duen umeak daude, eta helduren bat ere bai. "Desgaitasun desberdinak dituzten pertsonak daude, guk garbi geneukan guk bultzatzen bagenuen inklusibitatea ez genituela banatu behar".

Egun, gutxi gora behera 18 familia inguru daude Euskal Herria osokoak: Lizarrakoak, Bilbokoak, Gasteizekoak, Goierrikoak eta Bergarakoak, besteak beste. "Zabaltzen ari garen zerbait da".

Helburua da beste elkarte ba-tzuekin harremana mantentzea da: "Niri asko aberastu nau", onartu du beasaindarrak.

Igande honetan, berriz ere Idiazabalen korrika egingo dute, eta bereziki pozik dago urtebetean lortu duten guztiaz jabetzen denean. "Inoiz ez nuen pentsatuko halakorik lortzerik izango genuenik. Gure-tzako garran-tzitsuena da umeek elkarren artean sortu den erlazioa. Hori guztia elkarbanatzea izugarria izan da, ikusten duzulako zoriontsu direla eta asko gozatzen dutela. Era berean, aurrerapausoa ere bada, zeren isolatuta egon izan dira". Argi dago, irrifar baten indarra ez dago gelditzerik.