ordizia - Urtea bisita bereziekin hasi dute Ordizian kokatzen den Goierri Eskolako kideek. Hain zuzen ere, hainbat urtetako lankidetzari jarraipena eta bide emanez, 19 txiletar bertara etorri dira euren formakuntza hobetzen jarraitzeko asmoarekin. Gauza jakina da formakun-tza alorrean puntako maila duela unibertsitateko ikasketak eskain-tzen dituen zentro honek, eta horregatik ez da harritzekoa txiletarrek beste urtebetez haien konfidantza Goierri Eskolan jarri izana. Zehazki, Eraikuntza Metalikoen Fabrikazioan eta Mekatronika alorretan ari dira formakuntza jasotzen, Txilerako Teknikariak izeneko lankidetza hi-tzarmenaren barruan.

Seigarren aldia da Goierri Eskolak profesional txiletarrak hartzen dituena, eta orain arteko urteetako esperientziak erabat positiboak izan dira bi alderdientzat, non ikasle eta langileak herrialdi desberdinetakoak izan arren, gauza komunak erdigunean jarri eta elkarrengandik ikasi eta esperientzia berriak sortzeko aukera izan duten.

konpetentzia berriak Txileko Hezkuntza Ministeritzak bultzatuta, bertako langileen perfil tekniko-profesionala hobetzeko helburua du lankidetza hitzarmen honek. Atzerrian konpetentzia berriak eskura-tzea da proiektuaren xede nagusia, hain zuzen, Goierri Eskolan ari diren txiletar denak profesionalak baitira dagoeneko, baina jakina den moduan, atzerrian esperientzia izateak gaur egun garrantzia nabarmena du norberaren ibilbide profesionalean eta, normalean behintzat, ondo baloratzen den puntu bat izaten da beste herrialderen batean praktikak egin izana; bai jasotzen den esperientziagatik, alderdi pertsonalean zein profesionalean, eta baita norberaren erosotasunetik atera eta erronka berriei heltzeko jarrera azaldu behar izaten delako askotan.

Goierri Eskolara joan diren gehiengoak, ordea, badu jada Goi Mailako teknikari titulua, eta bekak dituzten konpetentzia teknikoak atzerrian areagotzeko aukera ematen die eskualdeko zentro honetan ikasten aritzeak. Ez da ahaztu behar, gainera, Goierrin enpresa aukera zabala dagoela eta bide batez, inguruko enpresekin erlazioak sortu eta gara-tzeko aukera ere ematen diela profesional hauei Goierri Eskolan ikasteak, eta haien ezagutzak praktikan jartzeak. Hala, esan liteke, dudarik gabe, esperientzia aberasgarria izaten dela hitzarmen honek ahalbide-tzen duena eta onura ekartzen diela bai hona etortzen direnei eta baita hemengoei ere.

ikasketak Goierri Eskolara etorri diren 19 lagunetik hamar Eraikun-tza Metalikoen Fabrikazioan ari dira formakuntza jasotzen. 410 orduko iraupena duen programa da, eta eraikuntza metalikoen eraikuntzarako eta galdaragintzarako sistema automatikoen programazioan eta eragiketa prozesuetan konpetentzia profesionala eskuratzen dute. Martxoaren amaiera arte egongo dira Goierri Eskolan, eta horren ondoren berriz ere haien herrialdera itzuliko dira.

Gainerako bederatzi lagunek, berriz, Mekatronika alorrean jasoko dute formakuntza. Proiektu bat oinarri hartuta, makinariaren, industria ekipoaren eta ekoizpen lerro automatizatuen instalazioa gainbegiratzeko eta kontrolatzeko gaitasunak eskuratuko dituzte. 490 orduko ikastaroa da, eta horiek gauzatzeko gainerako kideak baino hilabete gehiagoz egongo dira ikasle hauek, apirilaren amaiera arte, zehazki.

Goierri Eskolan egingo duten formakuntza zikloaren aitzakian, bidaiatzeko ere aprobetxatzen dute eskualdera urtero etortzen diren txiletarrek. Goierri eskualdea, Gipuzkoa, Euskal Herria eta Espainiako hainbat txoko ikusteko aprobetxatzen dute askok asteburuetako, zubietako edo oporretako denbora librea.