beasain - Emiliana Garcia beasaindarrak 105 urte ditu. Beasaingo amona bezala ezaguna denak atzo ospatu zuen urtemuga eta ohiko lore sorta eraman zion Aitor Aldasoro, Beasaingo alkateak, haren etxera. Egunero paseatzera irteteko ohiturari eusten dio eta beti bezain temati eta jenioz betea izaten jarrai-tzen du Garciak, haren familiartekoek jakinarazi dutenez. Buruz argi eta osasunez ondo dago eta irribartsu hasi zuen urtebetetze eguna. Gainera, aurten, haren senarra den Vicentek 100 urte beteko ditu urrian, eta duela hilabete eta erdi jaio da bere bosgarren birbiloba, Ander. Jaio zenean hantxe izan zen bisitan ospitalean Garcia; beraz, ospatzeko gauza ugari izan ditu berak eta haren familiak, 105 urte bete dituen egunean. - M.A.