- Aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa bultzatzea. Horixe da Urbil merkataritza-guneak abiarazi duen Jatorria izeneko ekimenaren xedea. "Jatorria gauzak aldatzeko dugun borondatearen gailurra da, eta, aldi berean, hori ahalbidetzen digun tresna. Guztiok eta guztiontzat osatutako proiektua da; gure baitan hasten den egokitzapen arduratsu bat da, etorkizuna helburu duena. Eraldaketa handi baten abiapuntu bihurtu nahi dugulako", adierazi du Javier Colorado Urbileko zuzendariak.

Cushman & Wakefield-ek kudeatutako eta Gres Nederland Coöperatief UA eta Ireef-Urbil Propco SLU-ren jabetzakoa den zentroak 70 ekintza baino gehiago martxan jartzeko asmoa du, Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egiten dutenak eta 2030 urtera arte luzatuko direnak. Elikagai bilketak, tokiko merkataritza susta-tzeko ekintzak edo hondakinen aprobetxamendurako jarduerak bultzatuko ditu, besteak beste. Finean, baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko, ingurune naturala eta kulturala babesteko, bertako proiektu solidarioei ikusgarritasuna emateko eta Gipuzkoako garapen ekonomiko eta jasangarrian laguntzeko konpromisoarekin jarraituko du.