Urteroko legez, baina beste era batera. Antiguako EAJko hainbat karguk Santa Ageda abestu dituzte ostegun honetan, egun seinalatuaren bezperan, baina bakoitza bere kabuz egin izan behar du.

Koronabirusak ezarritako baldintzak kontuan hartuta, ezinezkoa da kalerik kale ibiltzea aurten, eta alderdi jeltzaleak bideoa grabatu du gaur egungo egoerara egokitutako hurrengo koplekin:

Esperantzari begira dagobi mila hogeitabatazeinen gustora jasoko ditungure algara ta kantaEskeak beti emana dakarhargatik gatoz kantarineguak paso eman diezaionudaberri berriariBihotzak bero zabalduz emandana eskutik eskurata urteekin berreskuratuumeak duten freskuraFreskura horrek emango diogizarteari aireazuek zerate gure arnasata gure adibidea.

Bideoan, besteak beste, Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria; Donostiako alkatea, Eneko Goia; Nekane Arzallus, Juanra Viles, Mariaje Idoeta udal zinegotziak; Maria Eugenia Arrizabalaga Batzar Nagusietako EAJren bozeramalea; Joseba Agirretxea diputatua eta abestia ixten, GBBko presidentea eta Legebiltzarrean bozeramale jeltzale den Joseba Egibar.