- Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak antolatuko ditu eta aste honetan, jada, Parketarrak egitasmoa itzuli da auzoetara, hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrak euskaraz jolas daitezen. Urritik aurrera Haurrak Beti Jolasean egitasmoa ere antolatuko da eskolan (bazkaldu eta gero edo arratsaldean).