- Topoaren ibilbide berria amaitzean eta Easo inguruko trenbideak lurperatzan sortuko den eremuaren diseinuan parte hartu nahi dute inguruko auzotarrek. Haien iritzia eman nahi dute, eta Donostiako Udalarekin batera 21.000 metro karratu horien etorkizuna landu. Hala, sare sozialen bidez berriro ere eskaera zabaldu dute, Udalak partaidetza-prozesua abiatu dezan. Eskaera udal talde guztiei zabaldu zien Easo Berri Bat plataformak.