DONOSTIA. Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Loiolako Lorategi Hiria jarduketa integratuaren urbanizatzeko jarduera programari. Bertan, jarduketazko sistema publiko gisa lankidetzakoa ezartzen da, hau da, Udalak berak kudeatzen eta gauzatzen ditu urbanizazio lanak eta, ondoren, gastuak banatzen ditu lurzoruaren titularren artean.

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, "obrak hasi aurreko azken hirigintza-izapidea da, eta, hala, Lorategi Hiria izango da hirian planteatutakoetatik berehala eraikitzen hasiko den proiektua".

Erriberak eta Loiola auzoen arteko eremu horrek 70.646 m²-ko azalera du, 5.883m²-ko eraikigarritasuna gizarte-babes publikoko etxebizitzarako, 3.303m²-ko babes publiko tasatuko etxebizitza eraikitzeko, 15.614 m²-ko sustapen libreko etxebizitza eraikitzeko eta 6.000 m²-ko eraikigarritasuna hirugarren sektoreko erabilerarako.

Urbanizazio aurreproiektuak 11.367.937 euroko aurrekontua du guztira, eta ekipamendu publiko eta kirol ekipamendu berriak, bide berriak eta berdegune zabalak aurreikusten ditu.