- Igeldoko Atrakzio Parkea eta funikularra gaur zabalduko dituzte berriro, hiru hilabetez itxita egon ondoren. Atrakzio gehienak egongo dira zabalik, baina ohe elastikoak edo txirrista handia, adibidez, oraindik ezingo dira erabili.

Gehienez %60ko edukierarekin irekiko dute eta areto itxietan dauden atrakzioetan ehunekoa baxuagoa izango da (Labirinto Handian edo Izuaren Etxean, esaterako). Ordutegiak ere egokitu behar izan dituzte eta funikularrak, adibidez, 11.00etatik 14.30era eta 15.30etik 21.00etara funtzionatuko du; atrakzioak, berriz, 11.30etik 14.00etara eta 15.30etik 20.30era egongo dira martxan. Izan ere, eguerdiko tartean guztia garbitu eta desinfektatu beharko dute (barandak, botoiak, bolanteak eta bestelakoak etengabe desinfektatuko dituzte). Bisitariek maskara eraman beharko dute (funikularrean ere bai).