- Donostiako Udala hiriaren hurrengo Euskararen Plan Orokorra (2020-2024) osatzen ari da. Lehenengo aurrekoaren balorazioa egin dute, eta aurrera begirako helburuak eta ekintzak landu dituzte hainbat eragile eta aditurekin elkarlanean. Planaren behin-behineko txostena webgunean jarri dute eta orain herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte. Hilaren 19ra arte izango dute proposamenak bidaltzeko aukera (udala_euskara@donostia.eus).