- Adinekoen egoitzen eta pisu tutelatuen inguruan azalpenak emateko Eneko Goiaren agerraldia eskatuko du Donostiako EH Bilduk, atzo jakinarazi zuenez, egoeraren berri izateko eta haietan dauden donostiarren zein haien familien eskubideak bermatzeko Udala zer lan egiten ari den jakiteko. Bereziki Altzako Berrako kasua aipatu zuen koalizioa eta azalpenak eskatu zituen: "Zenbait langilek oso lekukotza gogorrak eman dituzte, pertsonal eta material falta nabarmena dagoela eta positibo emandako egoiliarrak eta testa egin gabekoak nahastuta ibili direla ere salatu dute".

Ezker Anitzak ere Osakidetza eta Aldundiaren esku-hartzea eskatu zuen Berrako egoitzan, langile eta sindikatuen salaketen harira.