Zerbitzu eta arlo ezberdinetako 40 ibiligailu inguruk parte hartu dute igande honetan Donostian osasun arloan koronabirusaren borrokan lanean ari diren langileei eskaini zaien omenaldian. Hilabete izango da igandean egoera hau hasi zela, eta arlo publiko zein pribatuko langileek era honetan gogoratu nahi izan dute, baita osasunaren arloan diharduten langileen lana txalotu.

Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Mugikortasun saila, Ertzaintza, Dbus, Gurutze Gorria, DYA, Osakidetza, Taxiak, anbulantziak, gizarte zerbitzuak, posta zerbitzuak, garabia eta mantenu zerbitzuetako ibilgailuek osatuko dute omenaldian parte hartuko duten taldea.

Anoeta estadio ingurutik abiatu da ibilgailu desfilea eta amaiera ilunabarreko 20:00ak aldera izan da Donostia Hospitalaren aurrean. Bidean,, Amara, Loiola-Martutene, Bidebieta, Intxaurrondo, Egia, Gros, Erdialdea, Antigua, Ibaeta eta Aiete auzoak zeharkatu ostean.