- Donostiako haurtxoko eta gaztelekuak hainbat jarduera proposatzen ari dira egunotan, etxean egiteko. Sare sozialen bidez argitaratzen dituzte haien proposamenak. Adibidez, zuhaitz genealogikoa egiteko ideia eta brownieak egiteko errezeta jarri dituzte donostiar gazteen eskura azken egunotan, Twitter, Facebook eta Instagram kontuen bitartez. Ipuinak ere proposatu dituzte gaztetxoentzat.