Donostia. Andresa Portugal kaleko arrain saltzailea gogora-tzeko ekitaldi batzuk antolatu ditu Herria kultur elkarteak Parte Zaharrean egun hauetarako. Portugal kalean aritzen zen azken saltzailea izan zen eta duela urtebete hil zen, hain justu, 2012ko San Sebastian Egunean Donostiako Udalak emandako hiritar merezimenduaren domina jaso eta gutxira. Herria kultur elkartekoek auzoan oso ezaguna eta maitatua zela eta horregatik erabaki dute emakumeari omenaldi txikia egitea.

Hala, pasa den asteazkenetik eta martxoaren 5era arte argazki erakusketa izango da ikusgai Bretxan, bertan aritzen baitzen Portugal arrainak saltzen, antxoak batez ere. Argazkietan, besteak beste, arrain saltzailearen eta Parte Zaharraren eboluzioa eta aldaketak ikusi ahal izango dira, urteotan zehar.

Biharko, gainera, ekitaldia prestatu dute 13.00etan eta asteartean lore eskaintza egingo diote. Bi hi-tzorduak, baita ere, Bretxan izango dira.

Ia bizitza osoa eman zuen Andresa Portugalek kalean arraina saltzen, azken urteotan alabaren laguntzarekin.