- Ekainaren 23an San Juan sua antolatzeko deialdia zabaldu du Oñatiko udaleko Kultura sailak, interesa izan dezaketen herritar guztiei zuzenduta. Antolatzailearen betebeharrak hiru izango dira: sua piztu eta itzali, hesiak jarri eta kendu, eta publikoaren zainketa lanak egin. Udalak beharrezko baliabideak jarriko ditu. Ostiralera arte aukera dago izena emateko: kultura.idazkaritza@onati.eus.