Lorpenetik 50 urte betetzen direnean, Aretxabaletako UDAK Espainiako Afizionatu Mailako txapelketa irabazi zutenei omenaldia egin zitzaien igandean Ibarra futbol zelaian. 1971-1972 denboraldi ahaztezinean jokalari izan zirenei pasiloa egin zieten eta oroigarriak ere eman zizkieten. Ekitaldia klubeko 75. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekintzen barruan kokatuta dago.