- Bergarako Orfeoiak, EHUko abesbatzarekin eta orkestra sinfonikoarekin batera, Naturaren oihartzuna kontzertua eskainiko du gaur Arantzazuko santutegian (19.00etan). Bihar, Oñati abesbatzak eta Eibarko Sostoa abesbatzak Aita Madinaren Tantum ergo kantuaren Europa mailako estreinaldia egingo dute Bidaurretako elizan emango duten emanaldian (19.00etan). Bihar ere, Oñatiko Santa Ana antzokiak Sing! Debagoieneko Haur eta Gazte abesbatzen I. Topaketa hartuko du (19.00etan; bost euro).