- Oñatiko udal liburutegiak antolatuta, Yolanda Mazkiaran zinegile nafarraren Anderea izenburuko dokumentala eskainiko da bihar kultur etxeko pantaila handian (18.00etan hasita). Mari edo Anbotoko damarengan oinarritutako lan errealista eta onirikoa da. Euskaraz emango da, gaztelaniazko azpitituluekin. Zuzendaria emanaldian izango da eta dokumentalaren proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo du bertaratutakoekin.