- Alos Quartet laukoteak Kimua dantza kolektiboarekin landutako ikuskizuna aurkeztuko du gaur Arrasaten, Beste bat berritzen izenburuko ekimenaren baitan. Kontzertuaren bukaerarako Arrasate Musikaleko dozenaka ikasle igoko dira agertokira Epel abestia interpretatzera. Ikuskizuna Amaia antzokian taularatuko dute, 20.00etan hasita. Sarrerak hamar euroko prezioa du.