- Asturiaseko Aviles hiribilduan asteburuan ospatutako abesbatza lehiaketan parte hartu zuen Oñatiko Ganbara Abesba-tzak eta hirugarren postuan sailkatu zen. "Oso maila altua" zegoela jakitun zen Aitor Biain zuzendaria, beraz, "oso pozik" geratu dira lortutako postuarekin. Guztira, bost taldek eman zuten izena, eta Leioako Kantika abesbatza izan zen irabazlea. Leongo Angel Barja abesbatzak bigarren postua lortzeaz gain, publikoaren saria eta obra asturiar onenaren saria ere jaso zituen.