- Bertsoz girotutako txakolin-dastatzea egingo dute bihar Santa Ana antzokiko atarian (19.00etan). Getariako txakolina ezagutzera ematea da asmoa eta probatuko dituzten txakolinen artean, Murgialdai (Oñati) eta Kataide (Arrasate) upaitegienak egongo dira. Mikel Garaizabalek gidatuko du dastatzea eta bertsotan Nerea Elustondo eta Unai Agirre arituko dira. Jasoko duten dirua errefuxiatuei laguntza humanitario eskaintzen dien Gobernuz Kanpoko Erakunde batentzat izango da.