- Indarkeria matxistaren biktima izan eta bizirik dirauten emakumeen ahotsak jasotzen dituen Memoria eraikiz ikuskizuna helduko da Bergarara. Mugarik Gabek eta Hortzmuga Teatroak sustatutako proiektua datorren ostiral goizean ikastetxeei hurbilduko diete. Herritar ororentzat, aldiz, lau emanaldi eskainiko dituzte Seminarioko patioan; guztiak doakoak: ostiral honetan 16.00etan; eta larunbatean, 12.00etan, 13.00etan eta 14.00etan. Izenak berdintasuna@bergara.eus emailean edo 943 779 100 telefonoan eman daitezke, baita egunean bertan karpan.