-Gaur San Martin Eguna dela eta, Bergarako musika bandak kontzertua eskainiko du udal pilotalekuan, 12.30ean. Araudiak eta Jaurlaritzarekin Banden Federazioak adostutako protokoloa "nahiko zorrotzak" direla eta, "horrek ezinezko egiten du baldintza egokietan entseatzea", adierazi du zuzendariak, Enrike Txurrukak. Beraz, errepertorioa moldatu egin behar izan duten arren, emanaldian ez dira faltako San Martin kutsuko doinuak.