- Aloña Mendi-Ulma taldeko txirrindulari den Aimar Madina azkarrena izan zen larunbatean Zumaian, gazte mailan Euskadiko txapelketa jokatu zen lasterketan. Elkanoko mendatean, beste bost txirrindularirekin batera zihoala eman zuen erasoa eta bakarrik egin zituen azken 15 kilometroak. Taldeka ere azkarrenak izan ziren Aloña Mendi-Ulmako ziklistak. Hurrengo hitzordua Iruñeko itzulia izango da Madinarentzat.