- Haur eta familientzako jolasak, kaleetan modu autonomoan burutzeko ginkana, nerabeentzako Ihes Bidea jolasa eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren Intxaurrak ikuskizuna antolatu ditu Arrasateko Txatxililpurdi Elkarteak ekainaren 25erako. Eguzkilaru egunean parte har-tzeko (segurtasun neurriak bermatuko dira) aurrez izena eman beharko da datorren astelehenean Monterron parkean, 18:00etatik 20:00etara. Pailazoen ikuskizunerako sarrerak (doan) egun berean banatuko dira Amaia antzokiko lehiatilan, 17:00etan hasita.