- Indarkeria matxistaren biktima izan eta bizirik dirauten emakumeen ahotsak jasotzen dituen Memoria eraikiz ikuskizunaren zortzi emanaldi eskainiko dira Bergarako Seminarioko patioan datorren ostiralean (17.00, 18.00 eta 19.00etan), eta larunbatean (12.00, 13.00, 17.00, 18.00 eta 19.00etan). 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago Mugarik Gabek eta Hortzmuga Teatroak sustatutako ekimena. Izena berdintasuna@bergara.eus-en edo 943 77 91 00 zenbakian eman daiteke ostirala baino lehen, eta baita egunean bertan Seminarioan jarriko den karpan.