- Antxintxika Triatloi Taldearen baitan sortutako Triatloi Egokituko Saila sendotzen jarraitu nahi dute, arazo fisiko eta psikikoak dituzten gazte eta helduei kirola egiteko aukera eskainiz. Laster, muga funtzional ezberdinak dituzten lau kide gehiago batuko dira taldera, baina, horretarako, diru baliabideak behar dituzte gurpil-aulki berriak erosi eta errehabilitazio lanarekin jarraitu ahal izateko, besteak beste. Helburu horrekin, Izan bazkide laguntzaile kanpaina jarri dute abian: bazkideek 30 euro ordainduko dituzte urtean, eta hainbat abantaila izango dituzte. Lagunek, aldiz, 15 euro ipiniko dituzte urtean. Baterako zein besterako Txoske@yahoo.es helbidera mezua bidali beharko da.