- Zarramarra ikuskizuneko kideek saio berezia eramango dute gaur Oñatiko Santa Ana antzokiko taula gainera (19.30ean). Iker Plazaolak gidatuko du umorezko saioa eta oraingoan, gonbidatua udal liburutegiko arduradun den Arantzazu Ibarrondo izango da. Sarrerak oraindik eskura daitezke www.oñati.eus-en. Azken saioa izango da gaurkoa, baina podcast-ak egiten jarraituko dute.